XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta bizkitartean ez zuen oraino lehen cominionea egina: bainan ez zen haren falta.

Denbora hetan ez zen cominiatzen hamalau hamabortz urthetan baizic.

Gutizia handia zuen cominiatzeco eta haren gutizia bethi eta gehiago emendatuz zohan.

Zer egiten du egun batez?.

Badohaco bere baitharic yaun erretorari eta galdegiten dio ez zaionez oraino haizu izanen lehen cominionearen egitea.

Yaun erretor harec Barbaste zuen izena eta zen aphez bat yakitate eta bertute handicoa.

Mintzatu zitzaion haurrari Gorphutz Sainduaz, bainan erranez choilki zembat zen Sacramendu hori ikharagarria, Jesu Cristo zenbat zen Jainco handi eta saindua zenbat garbi izan behar zen eta zenbat artharekin preparatu Sacramendu hortara hurbiltzera menturatzeco.

Ezin daitake erran aphezaren solas horiec nola ilhundu zioten Micheli bihotza: ez zuen gehiago loric ez janic lethi lehen cominionea gogoan: gaicho haurrac senditzen zuen bere bihotza Jesu Cristorentzat dena amodioz bethea, eta casic iracutsi zioten Jesus zela Yainco bat ikharagarria eta harentzat lehar zela izan amodio baino beldur gehiago.

Bizkitartean Yainco maiteac ez zuen luzaz utzi ilhundura hortan.

Berac condatzen zuen nola egun batez bidean heldu zelaric bere arthaldearekin bethi bezala ilhun eta triste, bat batean bozcario handi batec gainditu zion bihotza; haren izialdura eta beldurcunde guziac ezeztatu ziren eta hain handia izan zen haren zoriona, non ahantzi baitzitzaizcon bere arthaldea, bere burua bera eta batere ohartu gabe buruz yuan izan baitzen bide bazterreco harrasiaren contra; han zen berebaitharatu.

Handic laster izan zuen lehen cominionearen egiteco zoriona.